Prostituzioaren inguruan sortzen den eztabaidak arazoaren arrazoi, ondorio eta irtenbideak jasotzen ditu barruan, gaiari ekiteko ikuspegia zein den kontuan hartuta. Esparru juridiko, sozial, ekonomiko edo politikotik lantzeak ondorio asko eta gaiari aurre egiteko oso era desberdinak erakusten dizkigu.
Errealitatera, prostituzioan diharduten pertsonen bizipenetara (familia inguruak barne) hurbiltzen garenean , ikuspegi bakar batek ez duela irtenbide erreala eta denboran iraunkorra izango dena planteatzen erakusten digu, egoera konplexua baita.
Helburua
Prostituzioan eta arazo horri irtenbidea emateko eragiten duten elementu politiko, sozial, ekonomiko eta juridikoak ulertzea.
Edukia
- Prostituzioaren definizioa.
- Prostituzioaren lege esparrua Euskadin.
- Prostituzio motak: borondatezkoa edo behartua.
- Prostituzioaren inguruan dauden arazoak.
- Prostituzioaren aurreko jarrerak: debekatzetik hasi eta legalizaziora.
- Askabidek egiten duen lana: programak, baliabideak, boluntariotza.
Metodologia
Prestakuntza saioak teoriko-praktikoak izango dira: azalpen teorikoak eta ariketak eta/edo adibideak bateratuko dira garatutako kontzeptuen inguruan.
Ikastaroa ASKABIDE elkarteak eskainiko du.
- Datak: Martxoaren 29an eta 31n eta apirilaren 5ean eta 7an
- Ordua: 15:00etatik 18:00etara
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa / urrutikoa
- ECTSak: 1
- Parte hartu izanaren agiria
- Materialak ematea
LEKU GUZTIAK BETETA DAUDE