Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Elkartasuna

Auzolandegiak

Boluntario lana Latinoamerikan eta Afrikan

Proiektu honetan, batera ari dira Deustuko Unibertsitatea, Comillas Unibertsitate Pontifikala eta Ramon Llull Unibertsitatea. Helburua da prestakuntza eta elkartasun esperientzia sustatzea, bizipen zuzenean oinarrituta; errealitate desberdinekin inplikatzeak lagundu egin dezake herritartasun globala eratzen, aniztasunera zabalik eta justiziaren eta elkartasunaren nazioarteko ikuspegiarekin konprometitua dagoena. Udan.

Proiektuen describapena (hegan programa).

Nork har dezake parte?
Parte hartzeko, unibertsitateko ikaslea izan behar da, gradukoa edo graduondokoa. Azken kasu horretan, kontuan izan behar da udako nazioarteko boluntariotzako proiektuak Hegoaldeko errealitateetara hasierako hurbilketa egiteko esperientzia moduan daudela ulertuta. Garapenaren esparruko lanbideko bokazioa izanik parte hartzeko interesa izateak, adibidez, ez du aukeratua izateko aukera handiagoa ematen.

Deustun truke ikasle gisa ikasten ari diren ikasleek ere eska dezakete. Dena dela, proiektuaren eskakizunak betetzeko baldintzak izan behar ditu. Horren barruan sartzen da prestakuntza prozesuan parte hartze presentziala eta aktiboa izatea, bigarren seihilekoan.


Ikasturtean beste unibertsitate batean trukea egiten dauden Deustuko ikasleek ere egin dezakete eskaera, printzipioz, baina zaila izan daiteke aukeratua izatea, trukea urte osokoa bada edo bigarren seihilekoan egiten bada: proiektuaren eskakizun guztiak bete beharko dira eta horien barruan dago prestakuntza prozesuan parte hartze presentziala eta aktiboa izatea, bigarren seihilekoan. Prestakuntza saioetara joatea ezinezkoa bada, ez dago hautatua izateko aukerarik.


Keniako proiekturako eta Ekuadorreko proiekturako dauden eskakizun formalez gain (lehenengo kasuan, adina bereziki, ikusi informazioa proiektuaren dokumentuan; bigarren kasuan, emakumeak soilik), hautaketa prozesuan oso kontuan hartzen dira motibazio pertsonalak, boluntariotzako aurreko esperientziak, prestakuntza, pertsonaren heldutasuna, ustekabeko egoerei edo sortu daitezkeen gatazkei aurre egiteko gaitasuna, laguntzeko jarrera, etab. Era berean, hautagaiak taldearen dinamikan egin ditzakeen ekarpenak ere balioetsiko dira. Kasu zehatzetan, eta tokiko bazkideen aldetik berariazko aholkurik badago, profil akademikoa ere balioetsiko da.


Espainiar nazionalitatea izatea ez da ezinbesteko baldintza proiektuetan parte hartzeko. Hala ere, baliteke Perun Txilen, Brasilen, Mexikon, Ekuadorren edo Dominikar Errepublikan sartzeko bisatua eskatzea; espainiarrek ez dute halakorik behar. Kasu horretan, boluntarioak bere gain hartu beharko ditu kudeaketak eta kostuak.

Eskaera programa osora egingo da, ez proiektuetara: hautagai bakoitzak adierazi beharko du zein herrialde lehenesten dituen (bat gutxienez), baina hautaketari eta helmugari buruzko azken erabakia programari dagokio. Eskaera bakoitza banan-banan gestionatzen da: pertsonak hautatzen dira, ez bikoteak, ezta taldeak ere.


Hautaketa prozesuan, bidalitako dokumentuak balioesten dira eta elkarrizketa pertsonal bat egiten zaio eskatzaile bakoitzari, 20 minutu ingurukoa. Programak eskubidea du balioesteko beste elementu batzuk eransteko, erabakiak hartzeko informazio gehiago behar izanez gero.


Programak eskubidea gordetzen du udako proiekturako aukeratuta dauden hautagaiak baztertzeko, baldin eta nahitaezko prestakuntza prozesuan parte hartzen ez bada edo izandako jarrerak, portaerak eta/edo konpromisoak horrelako proiektu baterako espero daitekeen gutxieneko prestasuna erakusten ez badu.

 

Zer da?
Latinoamerika eta Afrikako “Aristos Campus Mundus” Unibertsitateko Boluntariotzako proiektuek Aristos Campus Mundusek Hegoaldeko herrialdeen garapen jasangarriarekin duen konpromisoa sendotu nahi du eta unibertsitateko elkarteak sentsibilizatu nahi ditu desberdintasunak, bidegabekeriak eta ekitaterik ezak sorrarazten dituzten arazoen inguruan.


Aristos Campus Mundusek nazioarteko boluntariotzako zenbait proiektutarako deia egin nahi du 2022ko udarako. Horietan hartuko dute parte unibertsitate parte hartzaileetako ikasleek talde mistoetan: Perun eta Kenian (bi hilabeteko iraupenekoak, uztaila eta abuztua), eta bat Mexikon, bat Txilen, bat Brasilen, bat Dominikar Errepublikan eta bi Ekuadorren (denak hilabeteko iraupenekoak, beti uztailean, Ekuadorreko proiektuetako bat izan ezik, abuztuan izango bailitzateke). Oraindik suspertzen ari garen egoera batean gaudenez, ezin da baieztatu proiektu guztien deialdiak egingo diren. Baliteke, halaber, beste ekimenen bat gehitzea ere. Une honetan aurkezten den informazio guztia behin-behinekoa da..


Zer egiten da?

Proiektu hauek guztiek gizartean esku hartzeko esperientziak eskaintzen dituzte Latinoamerikan eta Afrikan, intentsitate eta eskakizun maila desberdinetakoak. Tokian egiten den jarduna parte hartzaileen ikasketa akademikoei lotuta egoten da oro har. Proiektuak beren lanbidea gizartean esku hartzera eta/edo nazioarteko lankidetzara benetan bideratu nahi duten edo esperientzia hori herritar edo lanbideko konpromisoan txertatu nahi duten Deustuko ikasleei daude zuzenduta. Era askotara, proiektuek estaltzen dituzte tokiko gastuak eta bidaia asegurua, baina ez herrialde horietara edo horietatik egin behar diren joan-etorriak. Proiektu horiek tokiko bazkideekin adostutako datetan eskaintzen ditu Deustuk eta ezin ditu epeak aldatu, eskaintzen diren egonaldiak laburtu edo luzatu, ezta era pertsonalean kudeatu ere proposatzen direnez bestelakoak.


Zer ikasiko dut?

  • Nazioarteko boluntario esperientzia unibertsitateko prestakuntza prozesuan eta lanbideko profilaren garapenean txertatzen.
  • Zerbitzuko, doakotasuneko eta elkartasuneko jarrerak sortzen eta garatzen.
  • Errealitate konplexu eta kultura aldetik askotarikoan elkarbizitzen eta gizarteratzen.
  • Gizarte eta kultura errealitate desberdinetako pertsonekin taldean lan egiten eta elkarrekin bizitzen. Proiektuaren izaerari lotutako gaitasunak eta trebetasunak garatzen.
  • Desberdintasunen arrazoiak ezagutzen eta ulertzen.
  • Mundu bidezkoago eta solidarioagoa eraikitzeko konpromisoa hartzen.
  • Gizartea aldatzeko eragile sendo izateko trebetasunak garatzen.
  • Boloniako prozesuaren ondoriozko araudiak jasotzen du gizarte boluntariotzako jarduerak kreditu erara aitortzeko aukera. Aitorpen hori lortzeko baldintzen artean, proiektuaren prozesu osoan parte hartzea (prestakuntza eta ondorengo ebaluazioa) eta esperientziaren memoria bat prestatzea daude.

Noiz?
Aristos Campus Mundusek nazioarteko boluntariotzako zenbait proiektutarako deia egin nahi du 2022ko udarako: Perun eta Kenian (biak bi hilabeteko iraupenekoak, uztaila eta abuztua), eta bat Mexikon, bat Txilen, bat Brasilen, bat Dominikar Errepublikan eta bi Ekuadorren (denak hilabeteko iraupenekoak, beti uztailean, Ekuadorreko proiektuetako bat izan ezik, abuztuan izango bailitzateke). Oraindik suspertzen ari garen egoera batean gaudenez, ezin da baieztatu proiektu guztien deialdiak egingo diren. Baliteke, halaber, beste ekimenen bat gehitzea ere. Une honetan aurkezten den informazio guztia behin-behinekoa da.


Programari hasiera emango zaio, parte hartzaileak aukeratu ondoren, prestakuntza abian jartzean, eta ebaluazioko eta itzuli ondoren esperientzia biltzeko topaketa batekin amaituko da. Tokiko egonaldia da programaren atal nagusia, baina ez bakarra. Prestakuntza programaren funtsezko atala da eta bertan parte ez hartzeak programatik kanpora geratzea ekar dezake. Programa hau beste errealitate batzuetara hurbiltzeko aukera serioa da eta prozesu osoa da garrantzitsua.


Garrantzi gutxiko eta justifikatuta dauden kasuetan izan ezik (adibidez, egonaldia egun gutxi batzuk direla eta laburtu beharra, trukean, unibertsitate batzuetan klaseak abuztuaren amaieran hasten direlako), parte hartzeko konpromisoa tokian proiektuak irauten duen denbora guztirakoa izan behar da. 

KUPOA BETETA DAGO

Contacto

Tweets por @DeustoCampus