Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Elkartasuna

Auzolandegiak

Boluntario lana Espainian eta Europan

UNIJESekin batera garatzen den proiektu honek aukera ematen du ikasketa akademikoei lotutako proiektu trinkoetan parte hartzeko, Europako beste unibertsitate batzuetako ikasleekin batera, hainbat tokitan eta gizarteko esku hartzean esperientzia handia duten erakundeen eskutik.

Proiektuen describapena (hegan programa).

Nork har dezake parte?

Parte hartzeko, unibertsitateko ikaslea izan behar da, gradukoa edo graduondokoa.


Deustun trukeko ikasle gisa ikasten ari diren ikasleek ere eska dezakete. Dena dela, proiektuaren eskakizunak betetzeko baldintzak izan behar ditu. Horren barruan sartzen da prestakuntza prozesuan parte hartze presentziala eta aktiboa izatea, bigarren seihilekoan.


Ikasturtean truke programa bat egiten beste unibertsitate batean dauden Deustuko ikasleek ere eskaera egin dezakete, printzipioz, baina zaila izan daiteke aukeratua izatea, trukea urte osokoa bada edo bigarren seihilekoan egiten bada: proiektuaren eskakizun guztiak bete beharko dira eta horien barruan dago prestakuntza prozesuan parte hartze presentziala eta aktiboa izatea, bigarren seihilekoan. Prestakuntza saioetara joan ezina izanez gero, ez dago hautatua izateko aukerarik.


Hautaketa prozesuan oso kontuan hartzen dira motibazio pertsonalak, boluntariotzako aurreko esperientziak, prestakuntza, pertsonaren heldutasuna, ustekabeko egoerei edo sortu daitezkeen gatazkei aurre egiteko gaitasuna, laguntzeko jarrera, etab. Era berean, hautagaiak taldearen dinamikan egin ditzakeen ekarpenak ere balioetsiko dira. Kasu zehatzetan, eta tokiko bazkideen aldetik berariazko aholkurik badago, profil akademikoa ere balioetsiko da. Informazioa proiektu bakoitzeko fitxan dago zehaztuta.


Espainiar nazionalitatea izatea ez da ezinbesteko baldintza proiektuetan parte hartzeko, nahiz eta legezko eskakizun gehigarriak egon daitezkeen, beste herrialde batzuetako legediaren arabera. Kasu guztietan, bisatua eskuratzea eskatzen bada edo herrialdean sartzeko eta egoteko beste baldintzarik eskatzen bada, boluntarioa bera arduratuko da gestioez eta kostuaz.


Eskaera programa osorako egingo da, ez proiektuetarako: hautagai bakoitzak adierazi beharko du zein herrialde lehenesten dituen (bat gutxienez), baina hautaketari eta helmugari buruzko azken erabakia programari dagokio. Eskaera bakoitza banan-banan gestionatzen da: pertsonak hautatzen dira, ez bikoteak, ezta taldeak ere.


Hautaketa prozesuan, bidalitako dokumentuak balioesten dira eta elkarrizketa pertsonal bat egiten zaio eskatzaile bakoitzari, 20 minutu ingurukoa. Programak eskubidea du balioesteko beste elementu batzuk eransteko, erabakiak hartzeko informazio gehiago behar izanez gero.

 

Programak eskubidea du udako proiekturako aukeratuta dauden hautagaiak baztertzeko, baldin eta nahitaezko prestakuntza prozesuan parte hartu ezik edo jarrera, jokabidea eta/edo konpromisoa gutxienekoak izan ezik halako ezaugarriak dituen proiektu batean parte hartu ahal izateko.


Zer da?
Esperientzia honek trukea eta ikaskuntza proposatzen ditu tokian:

  • Askotarikoa..., aurreiritziak kendu eta aniztasunaren aberastasuna ezagutzeko..
  • Konektatua..., zubi lana egin eta beste errealitate batzuk ezagutzeko.
  • Baliotsua..., erakunde, pertsona eta komunitateei ekarpena egiten diena.
  • Gogoetatsua..., dinamika globalak ulertzen eta ikuspegi kritikoa izaten laguntzen duena.
  • Eraldatzailea..., justiziaren ikuspegi bat zalantzan jartzen duena eta konprometitzen zaituena.

KULTURARTEKOA - DIZIPLINARTEKOA - TRINKOA - UNIBERTSITATEEN ARTEKOA
Espainia eta Europako Unibertsitate mailako boluntario programak Deustuko Unibertsitatearen eta unibertsitate bazkide espainiar eta europarren konpromisoa gero eta sendoagoa egin nahi du gure mundu osoaren garapen jasangarriarekin eta unibertsitateko elkarteak sentsibilizatu nahi ditu desberdintasunak, bidegabekeriak eta ekitaterik ezak sorrarazten dituzten arazoen inguruan.


Deusto Campusek unibertsitateko boluntariotzako zenbait proiektutarako deialdiak egingo ditu 2022ko udarako, unibertsitate bazkideekin batera. Talde mistoetan parte hartuko dute ikasleek guztietan. Une honetan webean agertzen diren proiektuak 2021eko udarako deituak dira eta aurreikusten dugu batzuk 2022ko deialdiko parte izatea, berri batzuekin batera. Une honetan aurkezten den informazio guztia behin-behinekoa da.


Zer egiten da?
Proiektu hauek guztiek gizartean esku hartzeko esperientziak eskaintzen dituzte tokiko testuinguruetan (Espainian, hurbileko herrialdeetan eta Europako beste herrialde batzuetan), intentsitate eta eskakizun maila desberdinetakoak. Tokian egiten den jarduna parte hartzaileen ikasketa akademikoei lotuta egoten da oro har. Proiektuak beren trebetasun akademiko eta pertsonalak esperientzia horretara bideratu nahi duten edo esperientzia hori herritar edo lanbideko konpromisoan txertatu nahi duten Deustuko ikasleei daude zuzenduta. Proiektuek estaltzen dituzte tokiko gastuak eta bidaia asegurua, baina ez tokira egin behar diren joan-etorriak. Proiektu horiek tokiko bazkideekin adostutako datetan eskaintzen ditu Deustuk eta ezin ditu epeak aldatu, eskaintzen diren egonaldiak laburtu edo luzatu, ezta era pertsonalean kudeatu ere proposatzen direnez bestelakoak.


Zer ikasiko dut?

  • Unibertsitateko prestakuntza prozesuan eta lanbideko profilaren garapenean boluntario esperientzia txertatzen.
  • Zerbitzuko, doakotasuneko eta elkartasuneko jarrerak sortzen eta garatzen.
  • Errealitate konplexu eta kultura aldetik askotarikoan elkarbizitzen eta gizarteratzen.
  • Gizarte eta kultura errealitate desberdinetako pertsonekin taldean lan egiten eta elkarrekin bizitzen.
  • Proiektuaren izaerari lotutako gaitasunak eta trebetasunak garatzen.
  • Desberdintasunen arrazoiak ezagutzen eta ulertzen.
  • Mundu bidezkoago eta solidarioagoa eraikitzeko konpromisoa hartzen.
  • Gizartea aldatzeko eragile sendo izateko trebetasunak garatzen.

Boloniako prozesuaren ondoriozko araudiak jasotzen du gizarte boluntariotzako jarduerak kreditu erara aitortzeko aukera. Aitorpen hori lortzeko baldintzen artean, proiektuaren prozesu osoan parte hartzea (prestakuntza eta ondorengo ebaluazioa) eta esperientziaren memoria bat prestatzea daude.


Noiz?
Proiektuen iraupena aldakorra da: bi-hiru astetik (ohikoena) bi hilabetera. Proiektu bakoitzeko fitxan jasotzen da informazio hori.

KUPOA BETETA DAGO

Contacto

Tweets por @DeustoCampus