Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Elkartasuna

Auzolandegiak

Unibertsitateko boluntariotza

Deustuko Unibertsitateak profesional bikainak prestatu nahi ditu. Baina uste osoa dugu ez dagoela bikaintasunik gizartearekiko konpromisorik gabe. Lagundu nahi duzu mundua hobetzen duten proiektuetan, zure jakintza akademikoak aprobetxatuz eta are gehiago ikasiz? Horrexetan datza, hain zuzen ere, gure unibertsitateko boluntariotza programa. Horretan egiten du lan Deusto Campusek, fakultate eta eskolen eskutik. Zerbitzatuz ikasi.

Gure unibertsitateak profesional bikainak prestatu nahi ditu. Baina uste osoa dugu bikaintasuna lortzeko gizartearekiko konpromisoa behar dela. Ez dugu nahi gure geletatik porrot egin duen gizarte batean arrakasta duten profesionalak irteterik. Alderantziz, gure tituludunek denontzat hobea izango den mundua eraikitzen lagundu dezaten nahi dugu.

Programa hau lanbidera begirako unibertsitateko boluntariotza proposamena da, gizarte konpromisoa, prestakuntza, talde hausnarketa eta ezagutzak gizarte proiektuetan praktikan jartzea bateratzen dituena. Benetako arazoak konpontzen parte hartuko duen pertsona talde batekoa izango zara eta, aldi berean, zure lanbidearekin lotuta dauden trebetasunak, gaitasunak eta ezaupideak garatuko dituzu. Deusto Campusek eta proiektu hau sustatzen duten fakultate eta eskoletako egitura akademikoek lagunduko dizute prozesuan eta eskainiko dizute prestakuntza. Gainera, zeregin horretan boluntario gisa aritzen diren profesionalen eskutik ikasi eta lan egingo duzu. Ikasturte osoan proiektu batean parte hartuz gero, 6 kreditu lortuko dituzu; seihileko bateko proiektuek 3 kreditu ematen dituzte, baina proiektuak ez dira hainbeste izaten.

Zelako proiektuetan hartuko dut parte? Gure proiektuak era askotakoak dira eta esteka bakoitzean duzu informazioa, titulazioen arabera antolatuta, aurten deitu ditugun ekimenei buruz. Zurekin kontatu nahi dugu.

 

Eman Izena

Contacto

Tweets por @DeustoCampus