Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.
Deusto Campus Kultura unibertsitateko elkartearen hezkuntza eta garapen artistikorako espazioa da. Etengabeko prestakuntzako proiektuak eta kultura arloko unean uneko proposamenak ditugu eta gure campusean antzematen den sormena eta arterako gustua bideratzen saiatzen gara
Gozatu unibertsitateko bizitza
Kirolak
Kirol Sailak unibertsitateko elkarteko kideei topaketarako eta aisialdirako toki bat eskaintzen die, heziketa fisikoaren eta kirolaren bidez, ohitura osasungarriak hartzeko eta gozatzeko modua ematen duten programak eskainiz
Gozatu unibertsitateko bizitza
Fedea
Uste dugu fedea oso dimentsio garrantzitsua dela gizakiaren garapenean. Horregatik, hainbat jarduera sustatzen ditugu fedearen esperientzia bizitzeko, partekatzeko eta berorretan hazteko. Jesulagunen usadiotik eta ignaziotar espiritualtasunetik abiatuta, fede kristau katolikoaren barruan hasita, hainbat aukera eskaintzen dira.
Gozatu unibertsitateko bizitza
Elkartasuna
Unibertsitatearen hezkuntza proiektua lotu-lotuta dago mundu zuzenagoa eraikitzeko kezkari. Deusto Campus Elkartasunean zeregin horretan laguntzen dugu, eta giza garapen bidezko eta iraunkorrarekin konprometitua eta prestatua izango den unibertsitateko elkartea sortzen ahalegintzen gara.