Ostatu mota honetan interesa dutenak lehenbailehen gurekin harremanetan jartzea komeni da, ondoko helbidera mezua bidaliz: alojamiento.ss@deusto.es
Eskaera jaso ondoren, familia bat aurkitzen ahaleginduko gara eta datuak ikasleen eskura jarriko ditugu. Ondoren, ikaslea familiarekin harremanetan jarriko da, elkarbizitzako baldintzak adosteko (mantenu erdia, mantenu osoa, etab.).
Normalean, gelek sukaldea erabiltzeko eskubidea izaten dute, arropa garbitzekoa, telefonoa, etab. Prezioak 460 eta 800 euro artekoak izan ohi dira, orientazio gisa. Ezin dugu ziurtatu ikasle guztientzat ostatu mota hau eskainiko dugunik, batzuetan familia gutxi aurkitzen baititugu ikasleak hartzeko prest. Deustuko Unibertsitateak ez du inongo erantzukizunik bi alderdiek egiten dituzten hitzarmenetan.