Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientazio Zerbitzua

Lanerako orientazioko tailerrak

Azken ikasturteetako ikasleak beren ibilbide profesionalean eman beharreko hurrengo pausoei buruzko erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten une batean daude.

Gai horiei heltzeko tutoretza-gunea une egokia izan daitekeela uste dugu, eta, horretarako, hainbat lanbide-orientazioko tailerren berri eman nahi dizuegu. Tailer horiek, hain zuzen, Deusto Alumnik fakultateen eskura jartzen ditu, emango diren titulaziora erabat bideratuta eta zuzenduta.

Tailer horiek zuen tutoretzetan sartzera animatzen zaituztegu, bizi duten unea kontutan hartuta, ikasleei beharrezko tresnak eskain diezazkieketen prestakuntzak baitira.

  • Zure Curriculum-a prestatu
    • Merkatura eta egungo testuingurura egokitutako CV bat egiten ikastea, enplegua bilatzeko prozesuan elementu bereizlea izanik.
    • Iraupena: 1,5-2 ordu.
  • Zure lan-elkarrizketa prestatu
    • Parte-hartzaileei aukera emango zaie elkarrizketa bati arrakastaz aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak, gaitasunak eta estrategiak praktikan jartzeko.
    • Iraupena: 1,5-2 ordu.
  • Sare sozialetan lana bilatzea
    • Lana nola bilatu jakiteko eta sare sozialen bidez norberaren irudi ona sortzeko tresnak ematea.
    • Iraupena: 1,5-2 ordu.
  • Europan lana bilatzea
    • Europako lan-aukerak ezagutzea.
    • Iraupena: 1,5-2 ordu.
  • Graduatuentzako beken eta praktika profesionalen programa
    • Unibertsitate-titulua duten pertsonentzako estatuko zein nazioarteko beken eta praktika profesionalen programak ezagutaraztea.
    • Iraupena: 1,5-2 ordu.
  • Oratoria eta negoziazioa tailerra
    • Edozein lanbidetan aritzean komunikazioak duen garrantziaz sentsibilizatzea, komunikazio eraginkorra izateko funtsezko kontzeptuak praktikatzea eta tresna berriak eskuratzea.
    • Iraupena: 1,5-2 ordu.
  • Komunikazio-teknikak
    • Komunikazio-teknikak lantzen dira, non komunikatzailearen trebetasunak mezuaren edukia bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak izango diren eta, neurri handi batean, defendatutako interesen arrakasta edo porrota zehaztuko duten.
    • Iraupena: 1,5-2 ordu.

Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Belen Gandariasekin (belen.gandarias@deusto.es).

Orientazio Zerbitzua