Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientazio Zerbitzua

Loaren garrantzia


Helduok 7 eta 9 ordu bitarteko loaldia behar izaten dugu. % 30ek 7 ordu baino gutxiago egiten du lo

Batez beste, zenbat ordu egiten duzu lo?

Egunean zenbat ordu lo egiten duzun kontrolatzeko proposamena egin nahi dizugu, lo egiteko ohitura osasungarria duzun ala ez ikusteko.

Lagunduko dizuten APP batzuk

Ondo lo egitea garrantzizkoa da…

  • Egunean zehar ikasitakoa finkatzeko.
  • Arreta eta kontzentrazioa, memoria, arazoen ebazpena edo emozioen kontrola mantentzeko beharrezkoak diren funtzio kognitiboek egoki funtzionatzeko.
  • Gure gorputzak estres egoerei egoki erantzuteko prestatuta egoteko.
  • Sistema immunologiko sendoa eta osasun fisiko egokia izateko.

(Siegel, 2014)

Seguru asko igarriko zenuen, egunen batean gaizki lo egin baduzu, energia gutxiago duzula, haserrekorrago zaudela eta errazago frustratzen zarela. Ondoez hori betikotu egin daiteke, lo egiteko ohitura egokirik ez baduzu.

Ondo lo egitearen onurak


Hobeto lo egiteko aholkuak

1. ORDUTEGI ERREGULARRA MANTENDU. Saiatu egunero ordu berean oheratzen eta jaikitzen. Horrela, zure barne erlojua errespetatuko duzu.
2. ITZALI GAILU DIGITALAK. Itzali gailu guztiak (mugikorra, ordenagailua, tableta, etab.) lotara joan baino ordubete lehenago, behintzat. Zergatik? Gailu horiek behartu egiten dutelako burua esna duzula jarraitu behar duzula pentsatzen.
3. LOTU OHEA ATSEDEN HARTZEKO JARDUEREKIN. Ez eraman lanik, ez ikastekorik ohean zaudenean.
4. HARTU ZERBAIT BEROA. Batzuek dutxa bero bat hartzea dute gogoko. Beste batzuek, edari bero bat (kafeinarik edo txokolaterik gabea).
5. IDATZI. Batzuei atsegin zaie eguneko gertakariak koaderno batean idaztea. Frogatuta dago sistema immunologikoa hobetzen duela eta eguneroko gatazkak konpontzea errazten duela.
6. SAIHESTU. Ez hartu edari energetikorik ez alkoholik, ohera joan baino 2-3 ordu lehenago. Ez erre eta ez egin jatordu astunik.
7. EGIAZTATU. Ohea erosoa izan dadila, gelako tenperatura freskoa eta atsegina izan dadila, ez dadila hezetasunik egon eta argi ahula edo suabea izan dadila.
8. LO-KULUXKARIK, BAI ala EZ? Lokartzea kosta egiten bazaizu edo gauez esnatzen bazara, ez egin lo-kuluxkarik.
9. SORTU ZEURE ERRUTINA LOTARA JOATEKO

Mitos 

 

Nahikoa lo ez egiteak gure oroimena eta kontzentrazioa kaltetzen duela badakigu ere… azterketa garaian loari orduak kentzen dizkiogu gehiago ikasiko dugulakoan.


 

 

 

Zer harreman dago lo faltaren eta eskola porrotaren artean?

Orientazio Zerbitzua