Iraupena | 5 aste (gutxi gorabehera) |
---|---|
Ikasle kopurua | 50 gehienez |
Hizkuntzak | Gaztelera |
Kreditu-aitorpena | 1 ECTS |
Modalitatea | online |
Talde-lana gaitasun garrantzitsuenetako bat da unibertsitatearen testuinguruan, baina, era berean, baloratuenetako bat da lanbide-ingurunean. Taldean lan egitea ez da lan erraza; horregatik, unibertsitatean talde-lanean trebatzea lagungarria izan daiteke ikasleentzat talde eraginkor baten parte aktibo izateko. Gainera, dinamika horien barruan sor daitezkeen gatazka motei eta horiek kudeatzeko modurik onenari ere erreparatuko diegu.
Tailer aplikatuan, parte-hartzaileek honako hauek egin ahal izango dituzte:
- Lantaldeen funtzionamendua ezagutzea
- Talde-lanerako ditugun trebetasunak identifikatzea.
- Lantalde baten rolak eta gutako bakoitzak betetzen ditugun rolak aztertzea.
- Lantalde batean komunikazioak duen garrantziaz hausnartzea
- Komunikazio eraginkorraren ezaugarriak bereiztea
- Lantaldeetan sor daitezkeen gatazkei buruz hausnartzea.
- Gatazkei modu egokian aurre egiteko eta kudeatzeko moduak aztertzea.