Zerbitzu honek bizitza akademikoan eragina izan dezaketen arlo gizarte, pertsona edo familia arazoetan laguntzen die ikasleei. Zerbitzuak helburu nagusi bat du: unibertsitate honetako ikasleen bizi kalitatea hobetzen laguntzea, desabantaila egoeran daudenei edo arazo bereziak dituztenei aparteko arreta eskainiz.
Zerbitzuak, beraz, ikasle guztiak unibertsitateko bizitzan integratu daitezen erraztu nahi du, gainerako zerbitzuen laguntzaz.