Amaitu dituzun ikasketetan ikasturte honetan matrikulatuta egon bazara, honako esteka honen bidez eskatu ahal izango duzu titulua: deusto.eus/idazkaritzabirtuala, postaz edo aurrez aurre Idazkaritza Orokorrean. Kontsultatu kontsultatu deialdi bakoitzeko eskaera egiteko hasiera data zein den. Seihileko bakoitza amaituta, ikasketa espedientea ixteko prozesuak egin behar dira, ikasketak amaitzen dituztenek tituluaren eskaera egin baino lehen. Urtero, matrikulako argibideetan, informazio zehatza argitaratzen da; baina erreferentzia gisa, deialdi horretako ebaluazio epea amaitu eta handik 3 astera hasten da epea (azkeneko eguneko azterketen kalifikazioak berretsi eta handik astebetera). Deustuko Unibertsitateak autozerbitzuko sistema bat jarri du martxan, indarrean dauden titulu ofizialak eskatzeko eta tasak ordaintzeko esteka honen bidez: deusto.eus/idazkaritzabirtuala. Idazkaritza Orokorrean bertan aurrez aurre ere eskatu daiteke. Titulu propioak oraindik ezin dira autozerbitzu horren bidez eskatu. Bilboko campusa - Idazkaritza Orokorra Donostiako campusa - Idazkaritza Orokorra Comillas Unibertsitate Pontifikaleko eta Deustuko Unibertsitateko Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradudun eta Comillas Unibertsitate Pontifikaleko, Deustuko Unibertsitateko eta Ramon Llull Unibertsitateko Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradudun titulu ofiziala (unibertsitate arteko baterako tituluak) eskuratzera bideratutako ikasketak amaitu badituzu, kontuan izan behar duzu unibertsitate koordinatzailea eta titulu ofiziala eta SETa luzatzea Comillas Unibertsitate Pontifikalari dagokiola. DUn ikasketak amaitzen dituzten tituludunek DUn eskatuko dute titulua luzatzea eta DU arduratuko da izapidetzea unibertsitate koordinatzailean egiteko. Titulua eta SETa Comillas Unibertsitate Pontifikalak bidaliko ditu DUra, doakionari emateko. Ikasketa planeko baldintza akademiko guztiak gainditu ondoren (eta zure ikasketa-espedienteko dokumentazio guztia prest egon eta behar diren ordainketak egindakoan), lortu duzun gradu akademikoari dagokion titulu ofiziala eskatu ahal izango duzu, horretarako ezarritako epearen hasieratik. Ikasketak 2020/2021 ikasturtean amaitu badituzu eta eskabidea autozerbitzuan (Internet bidez) egiten baduzu, ez duzu inolako dokumenturik aurkeztu behar. Garrantzitsua: egiaztatu agertzen diren datu pertsonalak zuzenak direla, tituluan agertuko baitira. Zuzenak ez badira edo horietakoren bat aldatu bada, ez egin eskaera. Eskatu zure datuak eguneratzeko, nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua bidalita edo jatorrizko dokumentua eta fotokopia bat aurkeztuta, erkatzeko. Titulua posta bidez edo Deustuko Unibertsitatean bertan ere eska dezakezu. Jaitsi inprimakia eta instrukzioak Oharra: Erasmus Mundus titulua dutenek Masterreko idazkaritzarekin (Fakultatekoarekin) jarri behar dute harremanetan, eskaera egin aurretik. Eskaera egindakoan eta Tituludunen Erregistro Nazionaleko zenbakia (titulu ofizialetarako) Ministeriotik jaso ondoren, tituluaren ordezko behin-behineko agiria ematen da. Titulua inprimatu eta horretarako ezarri den gehienezko epearen barruan egongo da eskuragarri. Zure titulua jasotzeko prest dagoenean, posta elektronikoz jasoko duzu horren berri @opendeusto.es helbidean eta eskaera egitean eman zenuen posta kontu pertsonalean. Posta elektronikoko helbidea aldatzen baduzu, gogoratu Idazkaritza Orokorrari jakinarazi behar diozula, datu basea eguneratu dezan eta titulua jasotzeko komunikazioa zuzen jaso dezazun. GARRANTZITSUA: Tituluak balioa izateko, jasotakoan, doakionak sinatuta egon behar du. Ezin zaizkio oharrak, apunteak edo beste erantsi batzuk egin tituluari, balioa galduko bailuke. Tituluaren bikoiztua kasu hauetan baino ezin daiteke eskatu: 1. eta 2. kasuetan, emandako titulua baliogabetu egin behar da (euskarri fisikoa). Arrazoia agiria galdu izana bada, legediak eskatzen du iragarkia BOEn argitaratzea, bikoiztua tramitatzen hasi aurretik. Argitalpena Unibertsitateak kudeatzen du. Argitaratu eta hilabetera titulua agertu ez bada, Unibertsitateak tituluaren bikoiztua egiteko izapideei hasiera emango die. Comillas Unibertsitate Pontifikaleko eta Deustuko Unibertsitateko edo Comillas Unibertsitate Pontifikaleko, Deustuko Unibertsitateko eta Ramon Llull Unibertsitateko Filosofia, Politika eta Ekonomiako (unibertsitate arteko baterako tituluak) gradudunek Comillas Unibertsitate Pontifikalari (Madril) eskatu beharko diote bikoiztua emateko, hori baita unibertsitate koordinatzailea. Deustuko Unibertsitatea ez da unibertsitate publikoa eta langileen artean ez dago funtzionario publikorik. Hori dela eta, ez du kopia konpultsaturik ematen. Kopia konpultsatu bat emateko hau egin dezakezu: Ikasketak amaitu ditut. Noiz eta zelan eskatu behar dut titulua?
Ikasketak amaitu eta hurrengo ikasturteetan, epea jarraian egoten da zabalik (abuztuan eta DUko oporraldietan izan ezik).
Titulua emateko eskaera izapidetzeko, ezin duzu ikasketa-espedientean eman gabeko dokumentaziorik izan eta ordainketa guztiak eginda eduki behar dituzu.
Ikasketak aurretik bukatu bazenituen, posta arruntez edo aurrez aurre eska dezakezu titulua Deustuko Unibertsitatean.
Unibertsitate etorbidea 24
48007 – Bilbao
Tel.: 944 139 003 (Luz.: 2515)
titulos@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 09:00- 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 – 16:00
Mundaiz, 50
20012 – Donostia
943 326 310
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 09:00- 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 – 16:00
Aurrerantzean Tituluaren Europar Gehigarriaren bikoiztu bat edo batzuk eskatu behar badituzu, Comillas Unibertsitate Pontifikalean zuzenean eskatu beharko dituzu, bertan baitago gordeta zure ikasketa espedientea.Zer dokumentazio ekarri behar dut nire titulu ofiziala ematea eskatzeko?
Horretarako, eskaera egiteko inprimakia eskatu, bete eta sinatu egin beharko duzu eta inprimakiaren atzealdean eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu. Inprimakiak webetik jaitsi daitezkeZelan eta noiz jasoko dut titulu ofiziala?
Dokumentu horrek tituluak dituen datu guztiak dauzka eta ondorio berberak ditu titulua eman arte, gehienez ere urtebeteko epean; beraz, ondo zaindu behar da agiria.
Oro har, 15 eguneko epean bidaltzen da etxera posta ziurtatuaren bidez.
Tituluaren ordezko behin-behineko agiria zuk zeuk edo baimena duen pertsona batek Unibertsitatean jaso nahi izanez gero , hala adierazi behar duzu tituluaren eskaera egiten duzunean, posta arruntez bidali ez dezaten.
Titulua doakionak jaso behar du. Doakiona Unibertsitatera joan ezin bada, legeak bi alternatiba jasotzen ditu:
Tituluaren bikoiztu bat eska dezaket?
Titulu baten bikoiztua emateko eskaera (titulu ofizialarena zein propioarena) Idazkaritza Orokorrean gestionatu behar da; ezin da autozerbitzu bidez kudeatu.
Garrantzitsua: Titulu ofizialaren bikoiztuaren barruan ez da SETa sartzen.Tituluaren kopia konpultsatua behar dut