Deustuko Unibertsitateak, "Tu punto" proiektuaren esparruan (https://www.tupunto.org /), drogei buruzko erakusketa bat jarri du Bilboko campuseko Auditorioko Klaustroan, otsailaren 14tik 25era bisitatu ahal izango dena.
Halaber, "Droga-mendekotasunak eta beste adikzio-jokabide batzuk prebenitzeko laguntza jarduerak" izeneko prestakuntza egingo du martxoaren 15an, asteartean, ikasleei eta unibertsitate komunitateko kideei zuzenduta. Online formatuko saioa izango da, 16:00etatik 18:00etara.
Saio horretan, drogei buruzko oinarrizko kontzeptuak landuko dira (definizioa, sailkapena, efektuak, arriskuak, erabilera, abusua, mendekotasuna, tolerantzia, arriskuen murrizketa eta substantzien kontsumoaren prebentzioa), bai eta IKTei eta pantailei buruzkoak ere (ondorioak, arriskuak, erabilera, abusua, mendekotasuna eta abusuaren prebentzioa bereiztea).
Informazio gehiago eta izen-ematea: salud@deusto.es